12.gaia: Laburpena (2)

abril 30, 2007

Mundu multipolar baterantz: Munduak gizarte mota berri baten alde egin du, orain arteko sistema bipolarra deuseztaturik, sistema multipolar baterantz doana, hau da, bi superpotentzia nagusi egon beharrean aginte hori beste herrialdeetara hedatzen joatea.

  -Errusia berriaren gakoa: Nahiz eta lurralde herraldoia izan jasaten dituen barne-arazoen larritasuna dela eta, bere sinesgarritasuna arriskuan dago nazioarte mailako potentzia bat izateari dagokionez:

    *Krisi ekonomiko gero eta handiagoa honek gizartearen pobretze orokor bat eragiten du.

    *Mafiak eta gaizkile erakundeak areagotu egin dira eta honek nazioaren suspertzea eragotzen du.

    *Sentimendu nazionalisten gorakada emaitza gisa zenbait gatazka armatu sortarazi dituena, Txetxeniakoa adibidez.

    *Istripu nuklearren arriskua, antzinako zentralak zaharkituta daudelako eta Errusiaren armategi atomikoa mantentzea oso garesti irteten delako.

  -Europar Batasuna: erraldoi ekonomikoa eta nano politikoa: EB munduko hirugarren potentzia ekonomiko handiena bilakatu zen EEBB eta Japoniaren ondoren, baina hori ilundua geratu da EBak nazioarte mailan erakutsi duen pisu politiko urriagatik. Kausak:

    *Kanpo politika komun bat ez egotea: EBeko estatuek nazioarte mailan bere interesak defendatzen ditu eta batasun falta horrek indarrra kentzen dio europar diplomaziari.

    *Erabakigarritasun falta nazioarteko krisien aurrean; nabarmen geratu zen hori Bosnia-Herzegovinako eta Irakeko gerretan.

    *Erabateko mendetasuna Estatu Batuen kanpo-politikaren aurrean.

  -Txina; erreforma ekonomikoa eta immobilismo politikoa: Etorkizuneko potentzia nagusietako bat lez ikusten da Txina, hazkuntza ekonomiko azkar bat dauka alde baina nazio aberatsen mailatik urruti dago. Txina merkatu-ekonomian sartu ez izana arazo larri batzuen ondorioa da:

    *Produkzio-baliabide zaharkituak.

    *Azpiegitura eskasia.

    *Desoreka ekonomiko garrantzitsuak kostaldearen eta barrualdearen artean.

    *Geldialdi politikoa.

    *Giza eskubideen zapalkuntza.

    *Superpopulazioa.

  -Eskualdeko aintzindariak: Potentzia berriak izan daitezkeenak. 

    *Nigeria: Behar besteko populazioa eta baliabide dauzka kontinente beltzeko potentzia nagusi bihurtzeko.

    *Brasil: Latinoamerikako herrialderik hedatsuena eta populatuena XXI. mendean mundu mailako potentzia izatera hel daiteke.

    *India: XXI. mendean segur aski munduko estatu populatuena izatera iritsiko da. Dituen baliabideengatik etorkizuneko munduko poloetako bat izan daiteke.

    *Japonia: Asiako aitzindaria izanik, Japonia munduko potentzia ekonomiko nagusi bihur daiteke epe laburrera.
   


12.gaia. Laburpena (1)

abril 30, 2007

Sobietar Batasunaren krisialdia: 1990eko hamarkadaren hasieran SESBen kolapsoa eta deuseztapena gertatu zen eta herrialde sozialistek eratutako blokearen ezabapena.

  -Gorbachov agintean: 1985ean Mijail Gorbachov SESBen aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren protagonista bilakatu zen. Gorbachov boterera iritsi zen unean SESB benetan egoera larrian aurkitzen zen:        

  •   Krisialdi ekonomiko eta produktiboa.
  •   Industria zaharkitua eta lehiakortasunik gabea.
  •   Horniketarako zailtasunak.
  •   Gastu militar gero eta handiagoa.
  •   Sistema politikoaren motelaldia.                                                                                  
  •   -Aldaketak perestroika eta glasnost: Gorbachoven agintaldiak irekidura politikoko (perestroika) aro baten hasiera markatu zuen:

        *Estatuaren enpresen legea: enpresa publikoko zuzendariei autonomia handiagoa ematen zien. Hala ere merkatu beltzen agerpena eta ustelkeria handiagoa ekarri zituen.

        *Glasnost, edo gardentasun informatiboa: sobietar sekretismoaren eta prentsa-zentsuraren amaiera esan nahi zuen.

        *Pentsamolde berria, Estatu Batuekiko distentsioranzko itzulera, ondorioz desarme-itun garrantzitsuenak sinatu ziren.

       *Disidente garrantzitsu asko berriz ere politikan sartzea. 

      Aldakuntza aplikatzeko modu horrekin inor gutxi geratu zen konforme eta Gorbachovek bere politikaren kontrako bi talderi aurre eman behar izan zien:

        *Kontserbadoreak, edo SESBeko Alderdi Komunistako sektore kontinuista, perestroika beren botere posizioarentzako mehatxu gisa ikusten zutenak. 

        *Erreformistak, erabateko aldakuntzaren eta sistema politiko demokratiko eta kapitalismoaren ezarpenaren aldekoak.

      -Azken krisialdia: Gorbachovek gobernatu ahal izateko erreformisten eta kontserbadoreen laguntza behar izan zuen, baina gehiengoaren oposizioa lortu zuen. SESBen zatiketa azkartzaren arrazoiak:

        *Hainbat errepubliketan talde nazionalisten garaipena hauteskundeetan.

        *Boris Yeltsin populistaren garaipena, Gorbachoven aurkako politikaria, eta erreforma azkarren aldekoa.

        *Errusiaren porrot ekonomikoa, SESBeko estatu satelite guztien finantzak ere hondamenera eraman zituen.

    Indar kontserbadoreek 1991n estatu-kolpe bat eman zuten eta SESB 15 errepublika inpendenteetan banatu zen.

      -Bloke komunistaren eboluzioa: Herrialde denen ahaleginak erregimen demokratikoak bideratzeko izan ziren:

        *Errusia: Kostata lortu zen SESBetik sortutako estatuengan eragina mantentzea.

        *Alemania: Berriro batu zen.

        *Txekoslovakia: Era baketsuan zatitu zen bi estatutan (Txekiar Errepublika eta Eslovakia)

        *Jugoslavia bost estatutan zatitu zen: Kroazia, Eslovenia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia eta Jugoslavia. Prozesu gogorra eta gatazkatsua izan zen.   

        *Georgia, Azerbaijan eta Armenian izaera nazionalistako gatazka armatuak jasan zituzten.

        *Herrialde batzuek sistema komunista mantendu zuten, adibidez, Vietnamek, Ipar Koreak edo Kubak.


    12.gaia: Gerra hotza (1975-1985)

    abril 18, 2007

    SS-20 Sobietarren misila:

    Argazki honetan sobietarren SS-20 misila agertzen da. Argazki hau 1977.urtekoa da eta lekuari dagokionez ez da zehazten baina SESBek kontrolpean zuen herrialde batekoa izango da, leku horietara hedatu baitzituen SS-20 misilak.

    Eszena honetako plano bakarra misila da eta ez da pertsonarik ikusten, argazki honetan ikusten den gauza esanguratsu bakarra misila da.

    Gerra hotza 1945 eta 1989 bitartean izan zen. Bigarren Mundu gerraren ondoren bi superpotentziak (EEBB eta SESB) etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren eta handik gutxira tentsio hori mundu osora zabaldu zen. Gerra honen ezaugarri nagusia ez zela konbentzionala izan da, hau da, ez zirela inoiz zuzenean borrokatu.

    Gerra hotzean hiru fase bereizi ziren: lehenengoa tentsio gorenekoa, bigarrena bakezko bizikidetasunarena eta azkena gerra hotza indartu zen aldia.

    1975etik aurrera hasi zen azken etapa eta horren arrazoiak Vietnamgo gerrak Estatu Batuek munduan zuten boterea ahultzea eta arma lehia areagotzea izan ziren. garai honen ezaugarri garrantzitsuena berriro tentsiora bueltatzea izan zen. Sobietarrek nagusitasun militarra lortu nahi zuten eta horregatik 1977an Europan eta Asian kontrolatzen zituzten herrialdeetan SS-20 misilak hedatu zituzten. Misil horiek 5.000 kilometroko irismena zuten. Sobietarrek egin zituzten misil horiekin Mendebaldeko Europako lurraldeak mehatxupean zeuden berriro.

    Iruzkin honetatik atera daitezkeen ondorio nagusiak Sobietarrek Afganistanen izan zuten gerra eta urte batzuk beranduago gerra hotzaren amaiera honen arrazoi nagusia komunismoaren erorketa izan zen.  
     

      


    12.gaia: Gerra hotza (1975-1985)

    abril 18, 2007

     Tanke sobietarrak afganistanen:

     Argazki hau tanke sobietarrak afganistan sartu zirenekoa da eta argazki honetan ageri den gauza garrantzitsuena argazkiaren erdian dauden tankeak dira. Argazki hau 1980. urtearen ingurukoa da garai horretan sartu batziren sobietarrak Afganistanera.

    Irudi honetan hiru plano bereiz daitezke; tankeak dauden tokia, honen atzean dauden mendiak eta zerua. Argazki honetan agertzen diren pertsonai bakarrak tankeen barruan daudenak dira.

      Gerra hotza 1945 eta 1989 bitartean izan zen. Bigarren Mundu gerraren ondoren bi superpotentziak (EEBB eta SESB) etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren eta handik gutxira tentsio hori mundu osora zabaldu zen. Gerra honen ezaugarri nagusia ez zela konbentzionala izan da, hau da, ez zirela inoiz zuzenean borrokatu.

    Gerra hotzean hiru fase bereizi ziren: lehenengoa tentsio gorenekoa, bigarrena bakezko bizikidetasunarena eta azkena gerra hotza indartu zen aldia.

    Azken fase honetan sartu ziren tropa sobietarrak afganistanen. Garai honetan gerra hotza berriz piztearen zergati nagusiak Vietnamgo gerrak Estatu Batuek munduan zuten eragina ahultzea eta arma lehiaren areagotzea izan ziren. Etapa honetako bilakaerari dagokionez esan daiteke 1977tik gerra bukatu arte, 1989rarte, iraun zuela. Sobietarrek nagusitasun militarra lortu nahi zuten eta 1977an europa eta Asian kontrolatzen zituzten herrialdeetan SS-20 misilak hedatzen ari ziren. Aldi berean SESBek Hirugarren Munduan zuen parte hartzea areagotu egin zen. Sobietarrek Afganistan inbaditu zuten. Hamar urteko gerra izan zen eta azkenean sobietarrek alde egin behar izan zuten. Hildako ugari eta galera hadiak izateaz gain, nazioarte mailan ere ospea galdu zuen SESBek. Porrotak ondorio nabarmenak ekarri zizkion SESBri, ondorio politikoak eta ekonomikoak.

    Iruzkin honetatik atera daitekeen ondorioa gerra hotzaren amaiera da, 1989.urtean amaitu zen Gorbatxovek, SESBeko presidente berriak, Estatu Batuekiko elkarrizketa politika sustatu zuelako eta Estatu Batuarrek honartu egin zutelako.


    12.gaia: Kubako misilen krisia

    marzo 29, 2007

    Mapa honetan kubako misilen krisia irudikatzen da eta Hego Amerikako iparraldea eta Ipar Amerikako hegoaldea agertzen dira. Sobietarrek ipinitako misilak kuban zeuden Habana hiriburuaren inguruan eta hauek Estatu Batuen erdi-erdira seinalatzen zuten. Marra naranja eta moreek misilen norabidea seinalatzen zuten eta Estatu Batuetako hiriburu garrantzitsuenak zeuden eremu horretan Washington, New York, Miami, Chigago…

    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi zen, bi superpotentziak (EEBB eta SESB) etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren eta ondoren tentsio hori mundu osora zabaldu zen. Gerra honen ezaugarri nagusia gatazkak bi herrialdeen guneetatik urruti izaten zirela da eta ondorioz ez zen gerra konbentzionala. 

    Gerra hotzean hiru fase bereizten dira: lehenbizikoa, tentsio goreneko aldia; bigarrena, bakezko bizikidetasunaren garaia eta azkena gerra hotza berriro indartu zen aldia. Lehenengo fasean blokeak finkatu ziren (mendebaldeko blokea eta ekialdeko blokea) eta garai honetako gatazka nagusienak Berlingo krisia eta Koreako gerra izan ziren. Bigarrenean gatazka nagusiak bi izan ziren: Vietnamgo gerra eta Kubako misilen krisia.

    Kubako misilen krisia 1961eko apirilean izan zen, bertan CIAren eta Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren laguntzarekin, atzerriratutako kubatar batzuk Cochinos badian lehorreratu ziren Fidel Castro agintetik kentzeko helburuarekin. Hurrengo urtean sobietarrek Estatu Batuen erdi-erdira seinalatzen zituzten misilak ipintzen hasi ziren Kuban. Egoera horren aurrean estatu Batuetako Segurtasun Kontseilu Nazionalak hiru aukera aztertu zituen: bonbardeatzea, lehorreratzea edo uhartea blokeatzea. Kennedy presidenteak azken aukera hautatu zuen. Bi superpotentzien harremanak tentsio gorenera iritsi ziren eta misilen beldurra mundu osora hedatu zen. Azkenean, Krustxevek atzera egin eta Kubara arma nuklearrez beteta zihoazen gerraontziei itzultzeko agindua eman zien. SESBen eta Estatu Batuen elkar ulertzea 1963anhasi zen, Washingtonen eta Moskuren arteko telefono gorri ezaguna ezarri zuten krisi egoerei irtenbidea negoziatuak aurkitzeko.

    Iruzkin honetatik atera daitekeen ondorioa Gerra Hotzaren hirugarrren eta azken fasea da, garai honetan berriro ere tentsiora bueltatu zen eta aldi hau bukatu eta gero Gerra Hotzaren amaiera iritsi zen 1989ean          


    12.gaia: Gerra hotzeko blokeak

    marzo 28, 2007

     Mapa honetan Bigarren Mundu Gerra eta gero gertatu zen gerra hotzeko blokeak agertzen dira bi potentziek, Estatu Batuak eta Sobietar  Batasunak, mundu osoan zehar zituzten aliatuak. Kolore laranjaz agertzen diren herrialdeak Estatu Batuak eta bere aliatuak dira, Amerika osoa, Europako mendebaldeko herrialde gehienak Espainia, Irlanda, Suitza, Austria, Finlandia eta Suedia izan ezik (ez ziren ez bloke batera ez bestera sartu), Asia ekialdeko herrialde batzuk eta Australia. kolore morea dutenak herrialde komunistak dira eta hauek Sobietar Batasunaren blokekoak dira eta Asiako herrialde gehienak eta Europa ekialdekoak sartzen dira. Kolore zuriz agertzen diren herrialdeak ez zuten ez bloke batera ez bestera sartu nahi (ez-alineazioa eskatu zuten), baina ez ziren neutral gelditu azkenean bloke batera edo bestera hurbildu baitziren. Mapa honetan garai horretako gatazka nagusiak ere agertzen dira, Greziako gerra (1947), Berlingo krisia (1948), Koreako gerra (1950-1953), Kubako misilen krisia (1962) eta Vietnamgo Gerra (1964-1975). Itun nagusiak ere agertzen dira OTAN (1949), OTASE(1954), Varsoviako Ituna(1955) eta Bagdadeko Ituna (1955).   

     Bigarren mundu gerraren ondoren bi superpotentziak, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna, etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren eta tentsio hori mundu osora zabaldu zen, horrela gertatu zen Gerra Hotza (1945-1989). Bi bloke banatu ziren Mendebaldeko blokea eta Ekialdeko blokea, bloke hauek alemaniako krisiak eragindakoak dira. Gerra hotzaren berezitasun garrantzitsuena bi superpotentziak (EEBB eta SESB) ez zirela inoiz borrokatu bi herrialdeen guneetan.  Gerra hotzean hiru zati bereiztu ziren lehenbizikoa tentsio gorenekoa, bigarrena bakezko bizikidetasunarena eta hirugarrena gerra hotza indartu zena.

     Mendebaldeko blokearen oinarriak Marshall plana eta NATO izan ziren. Marshall plana mendebaldeko Europaren berreraikuntza bermatzeko diru laguntzako sistema zen. NATOren helburua sinatzaileen defentsa kolektiboa bideratzea zen.

    Ekialdeko blokeak bi erakunde nagusi izan zituen: COMECON eta Varsoviako Ituna. COMECON integrazio ekonomikoko sistema zen, eta helburu nagusia elkarrenganako laguntza ekonomikoa ematea zen. Varsoviako Ituna bloke komunistaren aliantza militarra zen.

    Etapa honetako gatazkarik garrantzitsuenak Berlingo Krisia eta Koreako gerra izan ziren.   

    Jaltako eta Postdameko Itunetan Alemania lau alditan zatitu zuten eta zati hauek Estatu Batuak, Sobietar Batasunak, Britania Handiak eta Frantziak hartu zituzten. Berlin hiria alde sobietarrean zegoen eta hori ere lau aldetan zatitu zuten. 1948an Londresko Biltzarrean, Britania Handiak, Estatu Batuak, Frantziak eta Beneluxek Alemaniako Errepublika Federala sortu zuten, biltzar Konstituziogilearako deialdia egin zuten eta diru sistema bateratua ezarri zuten sobietarren desberdina. Horren ondorioz, Berlin hiria blokeatu zuten 1949ko urria arte. Berlingo mendebaldeko aldea aire zubi batez hornitu zuten. 1949ko maiatzaren 8an  Alemaniako Errepublika Federalaren konstituzio edukia onetsi zen eta 1949ko urrian alde sobietarrean Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zen.  Beste gatazka bat Koreak0 gerra izan zen, 1945ean Japoniaren porrotaren ondoren bi zatitan erdibitu zuten Korea, iparraldean sobietarrek hartu zuten eta hegoaldekoa estatubatuarrek. Ipar Koreako armadak hegokoa inbaditu zuen eta estatubatuarrek ez zuten nahi komunismoa Asia osoan hedatzerik. Hori ekiditeko Estatu Batuak Asiako aliatuak indartu zituen.

    Gerrako bigarren fasean Kubako misilen krisia izan zen gatazkarik garrantzitsuena. Gatazka honetan 1961eko apirilean atzerriratutako kubatar batzuk Cochinos Badian lehorreratu ziren Fidel Castro agintetik kentzeko asmoz. 1962an sobietarrek Estatu Batuen erdi erdira seinalatzen zituzten misilak ipini zituzten Kuban. Bi superpotentzien arteko harremanak tentsio gorenera iritsi ziren baina Krustxevek atzera egin zuen eta Kubara arma nuklearrez beteta zihoazen gerraontziei itzultzeko agindua eman zien.

    Mapa honetatan ageri dena herrialdeek gerra hotzean izan zuten ibilbidea da, herrialde hauek izan zituzten gatazkak eta sinatu zituzten itunak. Mapa honetatik atera daitekeen ondorioa Ekialdeko blokearen gainbehera da.

         


    11.gaia: Gerraren ataria: Alemanak eta Sobietarrak Polonia banatzen.

    marzo 14, 2007

    antesala00.jpg

     Alemanak eta Sobietarrak Polonia banatzeko egindako akordioko argazki honetako pertsonaiak militar alemaniarrak eta sobietarrak dira. Argazki hau gerraren atarikoa da, 1939ko abuztukoa zehazki Alemanek eta Sobietarrek Itun Germaniar Sobietarra egin zutenekoa. Lekuari buruzko informaziorik ez da zehazten.

    Argazkia plano batez osatuta dago soilik eta bertan bost pertsona agertzen dira, alemanak eta sobietarrak direnak, Polonia banatzeko akordioa sinatzen. Argazki honetan agertzen den gauzarik esanguratsuena akordioa sinatzeko dauden orriak dira.

    Versaillesko itunaren ondoren egon zen ezegonkortasun aldian Frantzia eta Alemania etsaiturik zeuden Versaillesko Itunak Alemaniari ezarritako baldintza gogorrak frantziak ez baitzizkion barkatu. Baina 1924. eta 1929. urteen artean Frantzia eta Alemaniaren arteko adiskidantza hasi zen Aristide Briand frantziarrak eta Stresemann alemaniarrak zuten ideien bidez. Locarnoko Ituna eta Briand-Kellog Ituna sinatu zituzten beste herrialde batzuekin, Locarnokoa Belgikarekin eta Briand-Kellog Estatu Batuarekin.

    Baina, 1933. urtean Hitlerrek Reicheko kantzilertza eskuratu zuenean Stresemannen politika guztiz aldatu zuen. Bere politikaren helburu nagusiak Versaillesko Ituna ez onartzea, Alemania Handia eraikitzea, bizitzeko espazioa lortzea eta pangermanismoa aplikatzea ziren. Alemanen hedapena handia izan zen 1936tik 1939ra bitartean pangermanismoari jarraituz eta horrela Austrian Anschluss eta Txekoslovakian Sudeteak bereganatu zituzten.

    1939. urtean sobietarren kanpo politikikak aldaketa izan zuen alemanen hedapenak Sobietar Batasuna zuelako helburu. Kanpo politikak faxismoaren aurka jotzea zuen oinarri alemanek 1931tik 1933ra izan zuten portaera zuzentzeko. Faxismoaren aurkako joera zela eta 1935etik aurrera herri fronteak sortu ziren, Mendebaldeko herrietan faxismoa nagusitu ez zedin borrokatzeko, baina fronte horiek ez ziren guztiz eraginkorrak izan. Alemanak gero eta gehiago sartzen ari ziren ekialdean eta horregatik kanpo politika aldatu egin zuten, joera nagusi bi bereizten ziren:

    - Mendebaldeko potentzia demokratikoek ez zioten garrantzia handiegirik eman gatazkari.

    - Sobietar Batasunak gatazkarik izatekotan, gatazka horrek Mendebaldeko estatu demokratak eta Alemania aurrez aurre jartzea nahi zuen.

    Hori zela eta sortu zen Itun Germaniar-Sobietarra 1939ko abuztuan. Itunean Polonia nola banatu erabaki zen, bi aldeetarako segurtasun bermeak ezarri ziren eta sobietarrek Baltikoko errepubliketan zuten nagusitasuna onartu zen.

    Iruzkin honetatik atera daitekeen ondorioa Bigarren Mundu Gerra da, 1939ko irailean hasi zen Alemaniak Polonia inbaditu eta gero Frantziak eta Britania Handiak gerra deklaratu zutenean.


    11.gaia: Sobietarren propaganda

    marzo 12, 2007

        Kartel honen igorlea Sobietarra da, nahiz eta ez den egilearen izenik agertzen, Sobietar Batasunekoak agertzen baitira erasoan. Gai nagusia Sobietar Batasuna lortzen ari zen indarra eta boterea da. Hartzaileak alemanak dira, SESB mendekua hartzen ari baitzen alemaniarrekin.

    Kartelaren azterketari dagokionez; erdian sobietarren tanke handia agertzen da izar gorria ipinita duela aleman txikien atzetik erasoan, aleman horien artean Hitler agertzen da. Tanke horren atzetik Sobietar batasuneko bandera gorria agertzen da, eta atzerago beste tanke bat. Kartelaren aurrealdean alemaniarrak agertzen dira, Hitler tartean, Sobietarrengandik ihesi. Kartelaren estiloan nabarmendu daiteke tankearengandik ihesi ari diren alemaniarrek duten  izututako aurpegia eta hauen etsipena, atzetik datorren tankeko gidariak duen poza. Ezaugarri horiengatik argi eta garbi nabaritzen da sobietarrek alemanei menpekua hartzeko egindako kartela dela. 

    Lehen Mundu Gerraren ondoren ezegonkortasun nabaria zegoen 1919. eta 1924. urteen bitartean Versaillesko Itunaren emaitzen ondorioz. Frantzia eta Alemaniaren arteko etsaitasuna areagotuz zihoan, Frantziak ez baitzizkion barkatu Versaillesko Itunak ezarritako baldintza gogorrak. Nazioen Elkarteak ere ez zuen gaitasunik izan segurtasun sistema kolektiboa ziurtatzeko. Errusia sobietarraren egoerak ere ez zuen eragin onik izan eta burgesiak ez zuen komunismoa hedatzerik nahi.

    1924. eta 1929. urteen bitartean diskurtso bakezalea nagusitu zen Briand frantziarraren eta Stresemann alemaniarraren  politikaren ondorioz. Bi agintari hauek prest zeuden frantziaren eta alemaniaren arteko elkar ulertzea bideratzeko. Horretarako, 1925eko abenduaren 5etik 16ra Locarnoko Konferentzia egin zen. 1928ko abuztuaren 27an Briand Kellog Ituna sinatu zuten Briandek, Stresemannek eta Kellogek (Estatu Batuetako estatu idazkaria) Nazioen Elkarteak arbritatutako etorkizun baketsua diseinatuta.

    1933an Hitlerrek Reicheko kantzilertza lortu zuenean Stresemannen politika guztiz aldatu zuen. Bere politikaren oinarri nagusiak Versaillesko Ituna ez onartzea, Alemania Handia eraikitzea, bizitzeko espazioa lortzea eta pangermanismoa (aleman guztiak espazio berean biltzea) aplikatzea. 1937tik 1939ra Alemaniak hedatzeari ekin zion. Alemaniak bere helburuak lortu zituen; Anschluss Reicheko lurraldea izendatzea, Txekoslovakiako Sudeteak alemaniaren barne izatea eta Txekoslovakia zatitzea, alde txekiarra Bohemia eta Moraviako protektoratu aleman izendatuta eta Eslovakiak nolabaiteko independentzia lortuta. Alemaniaren hedapen honetan Frantziak eta Alemaniak baretze politikarekin erantzuten zioten.

    1939. urtean alemanen hedapenaren helburua Sobietar batasuna zen. Sobietar Batasunaren kanpo politikak faxismoaren aurka jotzea zuen oinarri, alderdi komunista alemanak 1931tik 1933ra izandako portaera zuzentzeko. Faxismoaren aurkako joera hori zela eta herri fronteak sortu ziren 1935etik aurrera, Mendebaldeko herrialdeetan faxismoa nagusitu ez zedin borrokatzeko zegoen alderdi komunistaren eta alderdi sozialistaren aliantzak ziren. Fronte horiek ez ziren eraginkorrak izan eta gainera, alemanak gero eta gehiago sartzen ari ziren ekialdean. Horregatik kanpo politika aldatu egin zuten. Hori zela eta Itun Germaniar Sobietar sortu zen 1939ko abuztuan. Itunean Polonia nola banatu erabaki zen, bi aldeetarako segurtasun bermeak ezarri ziren eta sobietarrek Baltikoko errepubliketan zuten nagusitasuna onartu zuten.

    1939.urteko irailaren 1ean hasi zen gerra Alemaniak Polonia inbaditu eta gero Britania Handiak eta Frantziak gerra deklaratu ziotenean Alemaniari. Alemaniak gerra estilo berria ezarri zuen eta garaipen asko lortu zituen Mendebaldeko frontean. Gerra fronte berriak sortu ziren Europan eta gerra Afrikako iparraldean ere egon zen.

    Sobietar Batasunean gerra egon zen 1941ean Alemaniak SESB inbaditu baitzuen Bizargorri Planaren bidez, eta ondorioz Hitlerrek eta Stalinek zuten paktua apurtu egin zuen Hitlerrek. Hiru oinarri izan zituen Sobietar Batasunaren okupazioak: iparraldean, Leningrad eta Baltikoa kontrolatzea; erdiladean, Mosku konkistatzea eta hegoaldean, Ukrania eta Donetzeko industria eskualdeak okupatzea. Lehen hileetan gogor erasotu zuten alemanek Leningraden sobietarrek geldiarazi zituzten arte eta erasoa atzeratu egin behar izan zuten. 1942ko udaberriran Alemaniak Stalingrad konkistatzea erabaki zuen, baina porrot egin zuen. 1943ko urtarrilean armada alemana errenditu egin zen.

    Stalingradeko guduaren ondoren, Europako gerrak norabide berria hartu zuen. 1943. urtean, Sobietar Batasuna berrindartu egin zen. Kurskeko guduan alemanak galtzaile izan zirenez, sobietarren aurrerapenak ez zuen oztoporik izan. 1944ko udarako, Sobietar batasuneko lurraldeak berriz ere aske geratu ziren.

    Guzti honen ondorioa Europan gerra amaitzea izan zen 1945eko urtarrila eta maiatza bitartean, horren arrazoi bat ekialdeko frontean sobietarrek gogor erasotzea izan zen urtarrila eta otsaila bitartean.    
                       


    11.gaia: Alemaniako hedapena 1936-39

    marzo 4, 2007

        Mapa honetan Alemaniak 1936. eta 1939. urteen bitartean izan zuen hedapena adierazten da. 1936. urtean Alemaniak galdutako lur asko zituen, Lehen Mundu Gerraren ondoren Versailleko Itunean jasan zituen zigor gogorren ondoriozkoak, eta lur horiek berreskuratzeko helburua zuen Hitlerren politikak. Urte horretan bertan Renania bermalitarizatu zuten. 1938ko martxoan Anschluss Reicheko lurralde izendatu zuten Pangermanismoa ardatz hartuta. Urrian Txekoslovakiako Sudeteak (hiru milioitik gora aleman bizi ziren) eskuratu zituzten. Hurrengo urteko martxoan Bohemia eta Moravia Alemania izendatu zuten eta irailean Danzigeko korridorea bereganatu zuten.

         Hitlerrek 1933ko urtarrilean Reicheko kantzilertza eskuratu zuen. Boterea hauteskundeen bidez lortu zuen, baina parada militarrek egindako presioaz ere baliatu zen boterea eskuratzeko, gainera, azpijoko politikoak ere egon ziren. Hitlerrek Weimarko errepublika desegin zuen behin-betiko, Stresemannen politika guztiz aldatu zuen. Bere politikaren oinarri nagusietako bat Versaillesko Ituna ez onartzea zen. nazien alderdiak nazionalismo alemana sustatu zuen, bi helburu oinarri hartuta: Alemania Handia eraikitzea eta bizitzeko espazioa lortzea. Pangermanismoak, politika honen beste helburu garrantzitsu batek aleman guztiak espazio berean biltzea aldarrikatzen zuen. Versaillesko ituneko kalteak onartu ez zituztenez, gerrako kalteak ordaintzeari utzi zioten. 1933an, Alemaniak Nazioen Elkartea utzi zuen eta bi urte beranduago erreferendum baten bidez Sarre eskualdea Reicheko lurralde egin zuten. 1935eko martxoan, nahitaezko soldadutz berriro indarrean jarri zuten. Urte bete beranduago Renania bermilitarizatu zuten, nahiz eta Versaillesko Ituneko beste klausula bat hautsi zutela jakin. Frantziak eta Britania Handiak baretze politikarekin erantzun zioten alemaniari, hau da, Hitlerrek egiten zuen guztia onartuz. Nazioen elakarteak Italiari zigorrak ezarri zizkion eta horren ondorioz Alemaniak eta Italiak bat egin zuten, horrela Alemaniaren kidea bilakatu zen Versaillesko Itunaren aurka egiteko. 1936 eta 1939.urteen bitartean Alemania eta Italia batera ibili ziren Espainiako Gerra Zibilean. 1936ko urrian, Italiak eta Alemaniak Berlin-Erroma ardatza sinatu zuten eta azaroan Japoniak bat egin zuen Komiternaren aurkako ituna sinatuta.

    Hurrengo urtean hasi zen alemanen hedapena, berrarmatzea nabarmena zen. Europako estatu demokratikoetan joera kontrajarriak zeuden eta hori zela eta, baretze politika nagusitu zen, ondorioz Alemaniak bere burua aske ikusi zuen hedapenari ekiteko. 1938ko martxoan, armada alemana Austrian sartu zen eta Anschluss Reicheko lurralde izendatu zuten. Bi herrialdeen bateratzea gertatu zen, eta gainontzeko herrialdeek ez zuten ezer egin bateratzea galarazteko. Txekoslovakian sartu ziren alemanak, txekiako sudeteetan 3 milliotik gora aleman bizi ziren eta agintari alemanek eskualde horrek Reichean egon behar zuela aldarrikatu zuten, pangermanismoak zioenari jarraituz. Municheko konferentzian (1938ko iraila), Frantziak eta Britania Handiak Alemaniak Sudeteak eskuratzea onartu zuten. 1939ko martxoan alemaniak berriz ere Txekoslovakiari eraso egin zioten eta bitan zatikatu zuten. Alde txekiarra Bohemia eta Moraviako protektoratu aleman izendatu zuten eta Eslovakia Berlinen menpeko estatu izendatu zuten.

     Sobietar Batasunaren kanpo politikak faxismoaren aurka jotzea zuen oinarri. Faxismoaren aurkako joera zela eta herri fronteak sortu ziren 1935etik aurrera Mendebaldeko herrialdeetan faxismoa nagusitu ez zedin borrokatzeko. Fronte horiek eraginkorrak izan ez zirenez kanpo politika aldatu egin zuten, hori zela eta 1939ko abuztuan egin zen Itun Germaniar-Sobitarrean Polonia nola banatu erabaki zen, bi aldeetarako segurtasun berriak ezarri ziren eta sobietarrek Baltikoko errepubliketan zuten nagusitasuna onartu zuten. Hilabete bat beranduago Gdansk esatu librearen gaineko subiranotasuna aldarrikatu zuen Alemaniak, bertako biztanle gehienak alemanak zirelako, eta 1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuen, gertakari honen ondorioz Danzigeko korridorea eskuratu zuen Alemaniak.

    Mapa honetatik atera daitekeen ondorio Poloniarekin sinatutako akordioak zirela eta, Britania Handiak eta Frantziak gogor erantzun ziotela inbasioari eta irailaren 2an eta 3an gerra deklaratu ziotela Alemaniari. 

         


    11.gaia) Hiroshima hiriari eginiko bonbardaketa

    febrero 25, 2007

        1945eko abuztuaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako armadak bonbardaketa atomikoa egin zuen Japoniako Chugoku eskualdeko Hiroshima hiriburuan, 3 egun beranduago Nagasaki hirian beste bonba atomiko bat bota zuten. Bonbardaketa atomiko hau izan zen historiako mota honetako lehenengoa. Estatu batuek bonbardaketa honekin zuten helburua gerra amaitzea zen. Bonbardaketa honetan segundu gutxitan hiria suntsituta gelditu zen, 8:15etan B-29 Enola Gay hegazkinak Little Boy izeneko bonba jaurti zuen eta alde egin zuen abiada bizian. 120.000 pertsona hil ziren hiriak zituen 450.000 biztanletik, 70.000 zauritu egon ziren eta hiri guztia suntsituta gelditu zen.   

    Bigarren mundu Gerra gizartean egon den guda garrantzitsuena izan zen, hildako asko utzi zituen (56 millioi pertsona) biztanleriaren %2 gutxigorabehera. 1939ko irailaren 1ean hasi zen eta 1945eko irailaren 2an amaitu. Bi alderdi lehiatu ziren: aliatuak eta ardatza. Ardatza Alemania, Italia eta Japoniak osatu zuten eta ondoren Eslovakia, Finlandia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Kroazia eta Tailandia gehitu zitzaizkien. Aliatuak, Ardatzaren kontra aritu ziren herrialdeak, Frantzia eta Erresuma Batua izan ziren. Ardatzaren erasoen ondorioz gehitu zitzaizkien herrialdeak Polonia, Danimarka, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxemburg, Jugoslavia eta Grezia. Australia, Kanada, Hegoafrika, Zelanda Berria, Txina, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak sartu ziren. Bigarren Mundu Gerrak zibilen gainean jarri zuen sufrimenduen parte handiena eta lehenengo aldiz bomba atomikoak erabili zituzten Estatu Batuarrek Hiroshima eta Nagasakiren kontra.


    Seguir

    Get every new post delivered to your Inbox.